XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Mutila: Ezinezkoa da... Lorea: Ikusiko dugu...
Mutila alde batetik doa.

Loreak Kirkili deitzen dio.

Lorea: Kirkil! Kirkil! Etorri hona...
Kirkil korrika iristen da.

Kirkil: Uf! Zer pasatzen da? Non dago sua? Mina daukazu? Lorea: Ez, ez, ez! Begira, hor lamina bat dago...

Kirkil: Zein ederra den... Lorea: Ikusi! Ikusi bere eskua! Kirkil: Urrezko orrazia!!! Lorea: Bai.

Mutil batek lagunduko gaitu... utzi ikusten zer daukazun poltsan.

Loreak zakua kentzen dio Kirkili eta bila hasten da.

Kirkil: Aizu! Neska! Hori nire poltsa da... Nik bakarrik begira dezaket barruan.

Loreak gako antzeko zerbait ateratzen du, soka bat duena.

Lorea: Ia! Horrek balioko du! Orain makila bat... Kirkil: Baina zer ari zara bilatzen!.

Makila bilatu eta aurkitzen du. Soka makila puntan lotzen du.

Lorea: Hauxe da. Honekin arrantzarako kainabera bat!!! Kirkil: Zertarako da? Lorea: Xxxxxi!
Mutila lamiarekin hizketan ari da.

Mutila: Eta oso polita zara... zure abestia oso polita da... eta... ba... ejem... zure ilea polita da baita ere... eh... mmm...

Lamina harriturik dago eta orrazia utzi du.

Loreak arroka gainetik luzatzen du kainabera eta gakoaz orrazia hartzen du. Mantso-mantso igotzen du.